Zeinen ederra izango den
ZETAK

Play Video

ZETAK taldeak (Pello Reparaz gidari duen euskal musika taldeak) “Zeinen ederra izango den” abestia argitaratu berri du. Konfinamendua zail zamarra izaten hasia da euskaldun askorentzat. Hortaz, itxialdia eramangarriago egiteko helburuarekin, musika banda nafarrak itxaropenaren aldeko abestia argitaratu du.

Bideoklipa egiteko, irudiak bidaltzeko eskatu zieten zaleei eta guztira 9.433 bideo jaso dituzte.

Zetak-ek azaldu duenez, kanta eta bideoklip honekin «Euskal Herri osoari mezu itxaropentsu, nostalgiko eta indartsua» eman nahi dio. «Depresio kolektiboaren garai hauetan, ZETAKek itxaropenaren ereserkia egin nahi izan du», adierazi du taldeak.

Bideokliparen batera, Zetak-ek manifestu bat argitaratu du konfinamendua eta koronabirusak eragindako egoerari aurre egiteko.

«Borroka ikustezin honetan, ezohikoa eta gardena da gure ahalegina. Beharra eta nahia dira gure ahuldade eta indargunea. Hertsiki helduko diogu garai honek kendu digunari: besarkadak luzatu, bidean utzitako musuak eman, begiratu, maitatu, gozatu, ukitu, sentitu», jakinarazi du taldeak.

Taldeak, batera egoteko momentu zail hauetan egin du. «Elkarrekin ari gara igerian, norabide berean, baina bakoitza bere ibaian. Bat egingo dute gure urek, eta ozeano zabal hori zeinen ederra izango den», azaldu dute oharrean.

Zetak taldea 2019an sortu zuen Pello Reparazek, Vendetta-ren proiektua bukatu ondoren. Leire Colomo, Iban Larreburu eta Gorka Pastor ditu Reparazek bidelagun.

LETRA

Zeinen ederra izango den
Eguzki izpiak zure itzala belarretan marrazten
Muxu bat Larrunen
Garagardo bat zerura eroritakoen omenez

Herri txikietako festetan
Esnatuko bagina bihar
Dantzatuko genuke plazetan
Sekula-santan ez bezala

Eta kantu bakoitzean
Utziko genuke eztarria
Azkenengoa bailitzan
Edota denetan lehenengoa

Gu zorionekoak
Gordetako ametsen kutxa irekiak

Zeinen ederra izango den
Eguzki izpiak zure itzala belarretan marrazten
Muxu bat Larrunen
Garagardo bat zerura eroritakoen omenez

Ilobak amona ezagutzean
Haritz bat jaioko da Urbasan
Urteekin ohartuko gara
Betirako biziko zela

Lagun minekin ilunabarra
Eternala bihurtuko da
Xuxurlatuko digu ilargiak
Oraindik denok ez gaudela

Gu zorionekoak
Gordetako ametsen kutxa irekiak

Zeinen ederra izango den
Eguzki izpiak zure itzala belarretan marrazten
Muxu bat Larrunen
Garagardo bat zerura eroritakoen omenez

Ze ederra izango den
Eguzki izpiak zure itzala belarretan marrazten
Muxu bat Larrunen
Garagardo bat zerura eroritakoen omenez

Spotify
euEuskara
euEuskara