Josune Arakistain - Huntza

Play Video

Infernuko Hauspokoek bideo elkarrizketa bat argitaratu zuten 2017ko martxoan. Gonbidatua Josune Arakistain, Huntza taldeko abeslari eta trikitalaria izan zen. Berarekin hitz egin zuten trikitixaz, txapelketaz, Huntzaz, irakaskuntzaz,… solasaldi atsegin eta interesgarri horretan.

Josune Arakistain Salas, Huntza taldeko trikitialari eta abeslaria, Lasturenakoa da. Ibilbide luzea egin du trikitiaren munduan (akordeoi diatonikoa). 2013. eta 2014. urteetan Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketa irabazteaz gain, hainbat agertokitan ibili da.

Huntza Bilboko kaleetan sortu zen 2014. urtean. Unibertsitateko giroan bildutako sei gaztek osatzen dute. Sortzen duten musika zabaltzea dute helburu.

Unibertsitateko ikasleek ostegunetan egiten duten “trikipoteoan” eta “Eguenero” elektrotxarangan ezagutu ziren, ondo pasatzeko asmoz. Taldeak forma hartu ahala, abestiak osatu zituzten, bakoitzak ordura arte bere musika-prestakuntzan jasotakoa partekatuz.

Taldea Bilbon sortu zen arren, aipatu behar da kide guztiak gipuzkoarrak direla.

Jendaurrean lehen aldiz agertu zen, 2016ko martxoaren 8an, “Harro gaude” lehen abestiarekin. Abesti honetan, omenaldia egiten diete agertoki batera igo ziren lehen emakumeei. Hasiera apal horrek ateak ireki zizkien ordutik egin dituzten kontzertuei.

euEuskara
euEuskara