EH TXOKOA

Spotify

Zeinen ederra izango den - ZETAK

Gorka Urbizu, David Gonzalez eta Galder Izagirre nazioarteko aretoetan euskarazko rock musika zabaldu duten hiru musikari profesionalen bizitza ezagutzeko asmotan, Lekunberrira, Bilbora eta Hondarribira joan da saioa.

Hatortxu Rock 20 Dokumentala

2017ko uztailean Lakuntzak hogeigarren edizioa hartu zuen. Lau egun, 85 musika talde eta milaka pertsonek osatu zuten sekula Euskal Herriak ezagutu duen elkartasun jaialdirik handiena. Hau 6.000 lagunen lan boluntarioari esker atera zen aurrera. Iñaki Alforja zuzendari iruindarrak haietako 20ren istorioak bildu ditu.

Berri Txarrak Ur Handitan

Gorka Urbizu, David Gonzalez eta Galder Izagirre nazioarteko aretoetan euskarazko rock musika zabaldu duten hiru musikari profesionalen bizitza ezagutzeko asmotan, Lekunberrira, Bilbora eta Hondarribira joan da saioa.

Su Ta Gar Antzokietan (2017)

Donostiako Victoria Eugenian 2017-VI-08an eskainitako emanaldiak eman zion bukaera Su Ta Gar Antzokietan bira errepika ezin honi. DVD+2CD hauetan han bizitako indarra eta emozioz beteriko uneak jasotzen dira.


Pello Reparaz - 11 Telebista

Ajoarrieroa saioko atal honetan Sakanan geratuko da Anabel Arraiza lankidea. Arbizura gerturatuko da Pello Reparaz musikariarekin sukaldatzera eta bide batez honen hamaika proiektu ezberdinen inguruan hitzegiteko ere probestuko du.



Josune Arakistain - Huntza

Infernuko Hauspokoek bideo elkarrizketa bat argitaratu zuten 2017ko martxoan. Gonbidatua Josune Arakistain, Huntza taldeko abeslari eta trikitalaria izan zen. Berarekin hitz egin zuten trikitixaz, txapelketaz, Huntzaz, irakaskuntzaz,... solasaldi atsegin eta interesgarri horretan.



Bad Sound + Izaki Gardenak

2019ko otsailean Musikazuzenekoek, Bad Sound eta Izaki Gardenakoei egindako erreportajea agertzen da bideo honetan.

euEuskara
euEuskara