2. AUKERA: AUTOBUSA + KANPING

ZER SARTZEN DA BIDAIAN?
Iruña - Sevilla JOAN eta ITZULERA AUTOBUSA
2 GAU SEVILLAko KANPING BATEN
KANPINGetik SEVILLAra JOAN-ETORRIAK
JUERGA GIROA KANPINGean: musika, garagardoa, igerilekua...
Prezioa (autobusa + kanping-a 2 gau): 180€
PLANNING-a

MAIATZAK 5, Ostirala:
Autobusaren irteera. 15 minutu lehenago egotea gomendatzen da, ez da inor itxarongo. Irteera-puntua: Zehaztu gabe
Nahiz eta autoz Sevillara 9 ordutan ailegatu, autobusean bidaia 10-11 ordu izango dira, geldialdiak barne.
Bakoitzak zuen tokia izango duzue zehaztuta denda guztiak arazorik gabe sartzeko. Kanping barruan, gure eremu propioa izango dugu denok elkarrekin egon ahal izateko, igerilekuaren ondoan. Maiatza dela kontuan izanda, ez da argi arazorik egongo dendak muntatzeko
Musika, afaria, igerilekuan bainua, garagardoa, kalimotxoa… Kanpingarekin hitz egiten gabiltza bokatak etab izateko. Baita ere, bozgorailu batzuk ipintzeko eta afaria euskal musikarekin izateko, garagardo/kalimotxoekin batera.
Bokatak eta edariak ez daude prezioaren barne, hala ere, saiatuko gara ahalik eta merkeen lortzen.
MAIATZAK 6, Larunbata:
Presarik gabe altxatu, prestatu eta 12:00-etan autobusa hartuko dugu Sevillara, “fan zone” dagoen lekura.
Autobusak taldeko “fan zone” dagoen lekura joango dira
Egun osoa Sevillatik, finalaren giroaz disfrutatzen, bakoitzak nahi duen modura.
Partiduaz disfrutatu, gogoratu bidai honen barruan, logikoki, sarrera ez dagoela barne
MAIATZAK 7, Igandea:
Irabazi ezkero, garaipena ospatu; galdu ezkero juerga bota Sevillan.
Aurrerago zehaztuko dizuegu bateratze-puntua, denak kanping-era itzultzeko
Kanping dendak batu, igerilekuan bainua, gosaldu…
Autobusen itzulera etxera, koparekin espero!
10-11 orduko bidaia bueltatzeko kalkulatzen dugu, geldialdiak barne







KANPINEKO GIROA:
Kriston kanping-a aurkitu dugu denak batera egoteko (200 pertsona), gure musika eta parranda propioarekin!
- Bidaiako guztientzako eremu bereizia, soilik guretzat
- Igerilekua, futbol-zelaia
- Kanping-ean giroa: Musika / Afaria / Barra
- Garagardoak / Bokatak prezio berezian
- Naturaz inguratuta, Sevillatik hurbil
- Ostiral gauean plan berezia
- Etzanda, mahaietan eserita… egoteko leku zabala.
- Dutxak, komunak…
- Kuadrilla bakoitza bere kanping-dendaren arduraduna da
- Talde bakoitzarekin harremanetan jarriko gara zer kanpin-denda ekarriko dituzten jakiteko
IRTEERA-PUNTUA:
Irteera: Oberena Kiroldegia – Sebastián de Albero Kalea, 1, 31006 Iruña, Nafarro
PAUSOZ PAUSO:
- Busaren arduradunak Whatsapp talde bat egingo du, argibide guztiak emateko
- Autobusaren argazkia bidaliko dugu eta busaren zenbakia, ez galtzeko
- Bidaiaren ordutegien berri emango dugu, eta argi utziko dugu itzulera bilketa leku berean izango dela.
- Eserlekuen zerrenda bidaliko dugu
- Autobuseko guztiak Whatsapp taldean sartuko ditugu
- Ticketa inprimatu eta NANa eramatea gomendatzen dugu
- Ez da dirua itzuliko, izen aldaketak onartuko dira
BALDINTZA LEGALAK:
Bakarrik onartuko da sarrera honen lehenengo kopia
Bertaratutako pertsonaren identitatea baieztatzeko NANa edo beste dokumentu ofizial bat eskatu ahal izango zaio
Pertsona bakoitzak bere eserlekua izango du esleituta; aldatuz gero, pertsona bakoitza izango da bere eserlekuaren arduraduna.
Ekitaldiaren antolatzaileak onarpen eskubidea erreserbatzen du
Antolaketa kontuak izanda, antolatzaileen aldaketak onartzen dira (orduak, kokapenak…)
Ez dira ticket-en diru itzultzeak onartzen, izen-aldaketak bai